XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Pertsularien dohain-eginbideakPertsularien eta Sarataren zoriona, buruilaren 21-ean, Sarako elizan!.
Aditu dute mintzaldi bat,
Udako arratsalde gozoetan, iguzkiaren argia itzaltzera doalarik, eta gauari buruz, ortzaldean, milaka pizten direlarik izarrak, chori beltcharan bat, bere zuhaitzeko hostopean gordea, lotzen da kantuz othoitzari.
Eta choriaren kantu charamelek choraturik gauzkate.
Nundik ditu hegaztin ezdeus horrek atheratzen gure gogo bihotzen altchagarri diren urhe zilhar erasiak?.
Eta nork dio jakitate, ahal emaiten bere kantu berdingabearen itzulikatzeko, egiten duen bezala, chuchen, ozen, gora, behar heinean, hein hortarik behin ere makhurtu gabe? Jainkoak eta bakharrik Jainkoak.
Ez da ikasten ibili choria eta kantatzen badaki kantari eskolatu hoberenak baino hobeki.
Jitea holakoa du chori horrek eta jitea dena Jainkoak emanik du.